PAISAIA ESKALAKO ESTRATEGIA ETA AURREPROIEKTUA. 2021.02.19

 Emate honetan, paisaia eskalan landuko den estrategia finkatzen da. Helburua, lantzeko eremua herriarekin lotuko duen ibilbide kultural bat sortzea da, arte ekintza eta erakusketak izango dituen zabalguneak sortuko direlarik.

Aldi berean, eremu inguruko etxebizitzek kalearekiko duten erlazioa hobetu nahi da. Horretarako, kotxe bidea 2-3 metro desplazatuko da, eraikinen aurreko espazioa handituz. Gainera, eremuaren zabalera osoan, kotxe bidearen pabimentua aldatuko da, oinezkoen pasoari lehentasuna emanez. 

Eraikinari dagokionez, erabilera ezberdinak 10x10 metroko moduluak kontuan hartuta formak sortuz txertatu dira, erabiltzaile ezberdinek sortu ditzaketen fluxu ezberdinak kontuan hartuz. Erabiltzaile ezberdin modura 4 profil nagusi identifikatu dira: ikasleak, irakasleak, herritar eta gonbidatuak eta umeak. Hauetako bakoitzak espazio ezberdinak erabili ahalko ditu, baina gehienak guztiek erabiltzekoak dira.

A1 panela kalitate onean:

Comentarios